XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Uso tiraketari buruz.

Bai, berriro ere joan den igandean ospatu dute Zestoan, uso tiraketa berri bat, bigarrena ain zuzen.

Eta ekolojistok ez dugu galdu nahi ehiztari hauei salatzeko eskeini diguten arrazoi berria.

Salatzen ditugu, beraiek direlako, ain larri dirauten animali eta hegazti guztien errematatzaileak.

Zeren eta jende horrek, bein bere eskopeta aurrean jarriz gero ez dio kupidarik ez txantxagorriari eta ez zapalaitzari ere.

Ez diote nonbait kontzientziari galdetzeko aztirik ematen.

Bai, norbaitek ezango du ehiztarien artean ere jende finik badagoela; behar bada bai, bainan ez pentsa hauek bezteak baino erru gutxiago dutenik.

Guretzat ehiztari izateko arrazoiak azpaldi bukatu ziren eta oraindik hortan jarraitzen dutenak, depredadore eta inkontrolatu arriskotsutzat jotzen ditugu.

Horregatik ez ditugu onartzen uso tiraketak ere zeren nahiz eta hegazti mota honen iraupena arriskuan ez jarri, ehizaren apologia utz bat besterik ez da lortzen.

Eta ez dezaigutela ezan, irabazitako dirua repoblaziotarako erabiliko dutenik zergatik ala izanik ere horrekin beraien hipokresi eta kontradizioa azaldu bezterik ez digute egiten.

Ez pentsa siniztaraziko digutenik animali maitaleak direla.

Eta idatzi hau aprobetxatuz, adierazi nahi dugu baita ere, ez garela izan (ehiztari arteko zurrumurruak dioten bezela) ekolojistok, Ernio aldean uso paseko puestoak botatzen ibili garenak.

Eta honekin ez ditugu gaitzetzi nahi ekintza mota horiek bainan bai garbi utzi gure partizipazio eza.

Oraindik ez dugu indarkeria erabiltzeko erabakirik hartu bainan dudarik gabe, eztabaidatzeko gai interesgarri bat izango litzatekela uzte dugu.

Garbi utzi nahi dizuegu baita ere, tiraketa astebete atzeratzeak (euria zela eta), preparaturik genduzkan ekintzak suspenditzea suposatu digula.

Bainan, zin diogu, urrengoan gure protesta hurbilago izango dezutela.

Zestoako ekolojari taldea.